Mundua -
Heriotza
Jean-Claude Duvalier Haitiko diktadore ohia hil da
63 urte zituen eta bihotzekoak jota zendu da.
Erredakzioa
Jean-Claude Duvalier Haitiko diktadore ohia hil da bihotzekoak jota, Reynold Georges haren abokatuak jakinarazi duenez. 63 urte zituen eta 1971tik 1986ra bitartean Haitiko diktadorea izan zen.
2014ko otsailaren 20an diktadore ohiaren kontrako epaiketa hastea agindu zuen Haitiko epaitegi batek, izan ere, gizateriaren kontrako krimenak eta delitu ekonomikoak leporatzen dizkiote.
25 urtez Frantziako erbestean bizi ondoren, 2011ko urtarrilean itzuli zen Haitira. Geroztik, hilketak eta torturak egotzita hainbat alditan auzipetua izan da.
1971. urtean haren aita hil zen, baina diktadurak aurrera egin zuen 1986. urtera arte Armadaren estatu kolpe batek agintetik bota zuen arte.