Publizitatea
Itxi

2014/11/07

08:57

Mundua

Emakumeen kontrako indarkeria

Heriotza-zigorra, lau gizoni, Egipton emakume bat bortxatzeagatik

Erredakzioa

Senarrarekin eztabaida bat izan ondoren, bi gizonek emakumea bortxatu zuten, beste zortzik suzko armez ingurua zaintzen zuten bitartean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Egiptoko epaitegi batek heriotza-zigorra ezarri die lau gizoni Kafr el Sheij herrian emakume bat bortxatzeagatik, Al Ahram Egiptoko egunkariak gaurko alean jakinarazi duenez.

Epaileak frogatutzat eman du bi gizonek emakumea bortxatu zutela, beste zortzik suzko armez ingurua zaintzen zuten bitartean. Senarrarekin liskarra izan eta gero bortxatu zuten emakumea, epaiaren arabera.

Hasiera batean, 10 lagunak kondenatu zituzten hiltzera, baina azkenean, sei gizonen kontrako prozesua atzeratu dute.

Orain gutxira arte, Egipton ez da jazarpen sexuala zigortzeko inongo legerik. Maiatzean onartu zuen Gobernuak. Horren arabera, "beste pertsona bati edo batzuei leku publiko zein pribatu batean kutsu sexual edo pornografikodun ekintzak egiten duena" zigortzea badago.

Sexu-jazarpena arazo larria da Egipton. 2013ko apirilean Nazio Batuen Erakundeak egindako txosten baten arabera, emakumeen % 99k onartu dute jazarria edo bortxatua izan direla.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena