Itxi

Mundua

Seul

36 urteko kartzela-zigorra, 'Sewol' ferry hegokorearraren kapitainari

Erredakzioa

Giza hilketa leporatu diote, 304 lagunen heriotza eragiteagatik. Gainera, bidaiariak artatu gabe ontzitik alde egin zuela egiaztatu dute.

Sewol itsasontzi hegokorearraren kapitainari 36 urteko kartzela-zigorra ezarri diote gaur, YTN telebista kateak zabaldu duenez. Ferrya apirilean hondoratu zen, eta 304 pertsona hil ziren, Hego Korearen historiako tragedia handienetakoan.

Gwangju Barrutiko Auzitegiak giza hilketa egotzita zigortu du Lee Joon-seok 68 urteko kapitaina. Gainera, bidaiariak artatu gabe ontzitik alde egin zuela egiaztatu dute.

Ekainean hasi zen epaiketa, eta fiskalak heriotza-zigorra eskatu zuen kapitainarentzat. Horrekin batera, baina, eskifaia osatzen zuten beste 14 pertsona ere epaitu dituzte.

Hori horrela, makinistari 30 urteko zigorra ezarri diote, 20 urtekoa lehenengo ofizialari eta 15 urtekoa bigarren ofizialari, ontzia hondoratzen ari zenean ihes egiteagatik.

Gainerako hamaika arduradunei bost eta hamar urte arteko zigorrak ezarri dizkiete.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena