Mundua -

Energia nuklearra

Errusiak eta Iranek bi erreaktore eraikiko dituzte Persiar golkoan

Gainera, Iranen guztira zortzi erreaktore nuklear eraikitzeko aukera irekitzen duen protokoloa sinatu dute Moskun egindako ekitaldi batean.

Zentral nuklearra, Iranen. Argazkia: Efe
Zentral nuklearra, Iranen.
Zentral nuklearra, Iranen. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak eta Iranek kontratua sinatu berri dute Persiar golkoan, Bushehr-en, bi erreaktore nuklear eraikitzeko.

Moskun egindako ekitaldi ofizial batean izenpetu dute akordioa. Bertan izan dira Sergei Kirienko Rosatom Errusiako agentzia nuklearraren burua, eta Ali Akbar Salehi Irango Energia Atomikoaren Erakundeko arduradun nagusia.

Ondoren, Rosatomek ohar bat zabaldu du, Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak proiektua kontrolatuko duela jakinarazteko. Gainera, arma nuklearrak ez ekoizteko araudia goitik behera errespetatuko dutela zabaldu du.

Bestalde, bi herrialdeek hainbat akordio sinatu dituzte helburu baketsuak dituzten proiektu nuklearretan elkarlanean aritzeko. Horren harira, Iranen guztira zortzi erreaktore nuklear eraikitzeko aukera irekitzen duen protokoloa sinatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusia albisteak