Mundua -

Erroma

Etxerik gabekoentzat San Pedro plazan dutxak jarriko dituzte

Vatikano inguruetan lo egiten duten etxerik gabekoentzat izango dira. San Pedro basilikan erromesek erabiltzen dituzten bainugelatan jarriko dituzte dutxak.

San Pedro plaza, Erroma. EFE
San Pedro plaza, Erroma. EFE
San Pedro plaza, Erroma. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco aita santuak etxerik gabekoentzat Erromako San Pedro plazan dutxak jartzea agindu du. Basilikako kolomen beheko solairuan dauden bainugelatan jarriko dituzte hiru dutxa. Vatikano inguruetan lo egiten duten etxerik gabekoentzat izango dira.

La Stampa egunkariak zabaldu duenez, Konrad Krajewski limosnariak egindako eskari bati erantzunez eman du agindua Franciscok. San Pedro plaza inguruan lo egiten duten eskaleek garbitzeko lekurik ez dutela esan zion Krajewskik Franciscori.

Krajewski iaz izendatu zuen limosnari Aita Santuak, eta, "behartsuei zuzenean laguntzeko" eskatu zion.

Aipatutako egunkariaren arabera, Krajewskik eskale bat bazkaltzera gonbidatu zuen, baina horrek ez zuela nahi esan zion, "usain txarra" zuelako eta jatetxe batera joateak lotsa ematen ziolako.

"Azkenean, lortu nuen eskalea nirekin bazkaltzera etortzea. Erroman jateko lekuak topatzen dituela, baina garbitzeko tokirik ez dagoela esan zidan", azaldu du Aita Santuaren limosnariak La Stampan.

Istorio horren aurrean, Franciscok hiru dutxa eraikitzea agindu du. Azaroaren 17an hasiko dira lanak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Aita santua argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Eliza Katolikoa albisteak