Mundua -

“Milaka milioi”

Armak eta egitura nuklearrak berriztatuko dituztela iragarri du AEBk

“Defentsan ez dago nuklearra baino ahalmen handiagorik”, Chuk Hagel Defentsa idazkariak azpimarratu duenez.

Chuk Hagel eta Martin Dempsey Indar Armatuen Estatu buruzagia, duela gutxi egindako argazkian. EFE
Chuk Hagel eta Martin Dempsey Indar Armatuen Estatu buruzagia, duela gutxi egindako argazkian. EFE
Chuk Hagel eta Martin Dempsey Indar Armatuen Estatu buruzagia, duela gutxi egindako argazkian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuak armategietako armak eta egitura nuklearrak berriztatzeko hainbat milioiko plan baten berri eman du. Gainera, larrialdikotzat jo dute berritzea, denboraren igarotzeak zeharo kaltetu omen duelako.

Chuk Hagel Defentsa idazkariak iragarri du plana Pentagonoan egindako prentsaurreko batean, eta, esan duenez, planaren helburua herrialdearen armategien “eraginkortasuna” bermatzea da.

“Defentsan ez dago nuklearra baino ahalmen handiagorik”, Chuk Hagel Defentsa idazkariaren esanetan.

Defentsa idazkariak aurreko otsailean agindu zuen armategi nuklearra aztertzea, eta, ondorioztatu zutenez, “aldaketa esanguratsuak” behar dituzte “segurtasuna eta eraginkortasunari kalte egin diezaioketen arazoak” konpontzeko.

Momentuz, ez Pentagonoak ez Hagelek ez dute zehaztu erreforma egiteko beharrezko aurrekontua, baina aurreratu dute milaka milioikoa izango dela.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak