Mundua -
Al-Xabab
Gutxienez 28 hildako autobus baten kontrako atentatu batean, Kenyan
Al-Xababek bere gain hartu ditu hilketak, aste honetan Mombasako lau meskitetan egindako terrorismoaren kontrako operazioei erantzunda.
Erredakzioa
Gutxienez 28 pertsona hil dituzte Al-Xabab Somaliako talde terroristak ustez autobus batean bidaiarien aurka egindako atentatu batean, Kenyako ipar sortaldean, bertoko hedabideek zabaldu dutenez.
Somaliako hedabideek zabaldutako eta Ali Mohamud Rage buruzagi nagusietako batek sinatutako ohar baten bidez, miliziak bere gain hartu ditu hilketak, aste honetan Mombasako lau meskitetan egindako terrorismoaren kontrako operazioei erantzunda.
“Mombasako anai musulmanengandik”, hedabideei igorritako oharraren arabera.
Antza denez, aipatutako talde terroristako zenbait kidek ibilgailua geldiarazi dute, eta musulmanak ez ziren bidaiariak soilik erail dituzte, Standar egunkariaren arabera.
2012an, Al-Xababek Al Kaidarekin bat egingo zuela iragarri zuen, Somalian wahabi izaerako estatu islamiko bat ezartzeko asmoarekin. 2008an, talde terroristen AEBko zerrendan sartu zuten.
Iazko irailean, miliziak 67 pertsona hil zituen Nairobiko merkataritza zentro batean, eta horrela ezagutarazi zuen bere izena.