Mundua -

Kenia

Keniako Armadak 100 islamista hil dituela ziurtatu du

Al Shabab talde somaliarrak bere gain hartu zuen 28 pertsonaren hilketa, eta Keniako presidenteordeak hilketaren egileak hil dituztela ziurtatu du.

Autobus baten kontrako erasoan 28 pertsona hil zituzten larunbatean. Argazkia: EFE
Autobus baten kontrako erasoan 28 pertsona hil zituzten larunbatean. Argazkia: EFE
Autobus baten kontrako erasoan 28 pertsona hil zituzten larunbatean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean, 28 pertsonaren hilketan parte hartu zuten islamistak hil egin dituztela ziurtatu du William Ruto Keniako Gobernuko presidenteordeak. Al Shabab talde somaliarrak bere gain hartu zuen 28 pertsonaren hilketa, eta gaurko erasoa Keniak horri emandako erantzuna izan da.

"Erasoaren erantzule direnek afaldu ere ez zutela egin ziurtatu dezaket. Erasoa gertatu eta berehala gure indarrek hil egin zituzten", adierazi du Rutok kazetarien aurreko agerraldian. Hala ere, ez du balizko operazio horren gaineko xehetasunik eman.

Halaber, Gobernuak herrialdearen segurtasuna kontrolpean duela eta keniarrek arduratzeko arrazoirik ez dutela ziurtatu du.

Keniak Somaliarekin muga egiten duen inguruan hainbat atentatu izan dira ekainaz geroztik eta guztira 150 pertsona inguru hil dira. Eskualdean segurtasun indarren presentzia urria edo ezdeusa dela egotzi diote bertako buruzagiek Keniako Gobernuari.

Somaliako Al Shabab taldeak autobus bat geldiarazi zuen larunbat goizaldean Mandera herrian, Somaliako mugatik 30 kilometrora. Armatutako gizonak autobusera sartu ziren eta Koranaren pasarteak errezitatzeko gai ez zirenak hil egin zituzten, 28 guztira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea