Mundua -

2,6 milioi boto-emaile

Hauteslekuak zabaldu dituzte Uruguain presidente berria aukeratzeko

Tabare Vazquez kontserbadorea -faboritoa- eta Luis Lacalle oposizioko kidearen artean dago lehia.

Uruguaiko hauteskundeak
Uruguaiko hauteskundeak
Uruguaiko hauteskundeak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteslekuak zabalik daude Uruguain dagoeneko, bozkatzera deituta dauden 2,6 milioi uruguaitarrek boza eman dezaten presidentea aukeratzeko, Tabare Vazquez kontserbadorea -faboritoa- eta Luis Lacalle oposizioko kidearen artean.

Alabaina, eguneko protagonista euria da; izan ere, Uruguaiko Meteorologia Institutuak alerta laranja ezarri du herrialde osoan “ekaitz bortitzak” eta “euriteak” direla eta.

Gainera, 75 eta 120 km/h-ko haize ufadak espero dituzte, kazkabarra eta ekaitz elektrikoez gain.

Hauteslekuak 19:30ak arte izango dituzte ateak zabalik, eta ordu horretan norbait barruan baldin badago, ordubete gehiago luzatzeko aukera izango dute.

Tabare Vazquez 74 urteko sozialista eta onkologoa da eta Fronte Zabala koalizio ezkertiarreko hautagai nagusia. 2005-2010 urteetan Uruguaiko presidente izan zen, eta oraingoan faboritoa da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Latinoamerika albisteak Hauteskundeak Uruguai