Mundua -

Protesta ugari AEBn

Poliziak afroamerikar bat tiroz hil du Arizonan

Poliziak emandako bertsioaren arabera, drogak saltzen ari zela ustekabean harrapatu zuten Rumain Brisbon afroamerikarra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak afroamerikar bat tiroz hil zuen asteartean, aurretik euren artean borrokatu ondoren, gaur Phoenixeko Poliziak jakitera eman duenez. Michael Brown eta Eric Garner gazteen heriotzengatik protesta ugari egin dituzte egunotan Ameriketako Estatu Batuetako hainbat hiritan.

Poliziak ohar batean emandako bertsioaren arabera, Rumain Brisbon ustekabean harrapatu zuten ibilgailu baten barruan drogak saltzen ari zela. Besoak altxatzeko eskatu zion agenteak, baina Brisbonek ez zion jaramonik egin, bertsio ofizialaren arabera.

Brisbonek ihes egin zuen, eta etxebizitza-eraikin baten barruan, poliziaren eta gaztearen arteko tira-bira izan zen. Afroamerikarrak eskuak poltsikoetan sartu zituen eta, Poliziak azaldu duenez, arma bat zeukala pentsatu zuen agenteak.

30 urteko poliziak bi tiroz hil zuen 34 urteko afroamerikarra.

Oxikodona flasko bat zuen poltsikoan, Poliziak gerora jakinarazi duenez. Ibilgailuaren barruan marihuana aurkitu zuten, baita errifle bat ere.

Brisbon familiaren abokatuak hedabideen aurrean adierazi duenez, hainbat lekukok poliziaren bertsioa gezurtatu dute dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea