Mundua -

AEB

Pentagonoko burua Irakera joan da, ezustean

AEBk 3.100 soldadu bidaliko ditu herrialde horretara, Estatu Islamikoaren aurka borrokatzeko.

Chuck Hagel AEBko Defentsa idazkaria (ezkerrean). EFE
Chuck Hagel AEBko Defentsa idazkaria (ezkerrean). EFE
Chuck Hagel AEBko Defentsa idazkaria (ezkerrean). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Chuck Hagel AEBko Defentsa idazkaria Bagdadera (Irak) joan da gaur, aldez aurretik iragarrita ez zegoen bidaia batean. Etxe Zuriak soldaduak bidaliko ditu herrialde horretara, Estatu Islamikoari aurre egiteko, eta, beraz, baliteke bidaiak kontu horrekin lotura izatea.

Astelehenean, jihadismoaren aurkako borroka “zaila” dela eta “epe luzera” begira diseinatu behar dela adierazi zuen Hagelek.

Estatu Islamikoaren aurkako nazioarteko koalizioko buruak, James Terry komandante estatubatuarrak, 1.500 militar eskatu dizkie herrialde aliatuei. AEBk beste 3.100 bidaliko ditu.

Soldadu horiek Irakeko Segurtasun Indarrei lagunduko diete, Terryk berak azaldu duenez, baina ez du zehaztu zein herrialdetako militarrak bidaliko dituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak