Mundua -
Urtarrilean bozkatuko dute
Frantziak hazteko plan polemikoa onartu du
Hiru dira Hollanderen proiektuaren ardatzak: hainbat sektore liberalizatzea, egitasmo handietan inbertitzea eta lanpostuak sortzea.
Erredakzioa
Frantziako Gobernuak gaur onartu du hazkundea eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko lege-proiektu polemikoa. Izan ere, dokumentuaren aurka agertu dira alderdi politiko gehienak, eta sozialisten barruan ere tirabira handiak sortu ditu aipatu planak.
Hiru dira Hollanderen proiektuaren ardatzak: hainbat sektore liberalizatzea, egitasmo handietan inbertitzea eta lanpostuak sortzea. Egitasmoa urtarrilaren 22an bozkatuko dute Frantziako Parlamentuan.
Lege berri horrekin, ogibide liberalak, Justizia alorrekoak batez ere, bultzatu nahi ditu Hollanderen Exekutiboak. Horrez gain, enpresa berriak sortzeko trabak kendu eta saltokiak irekitzeko igande kopurua handitu nahi dute.
Azken neurri hori da polemika handiena piztu duena: legearen bitartez, urtean 12 igandetan ireki ahal izango dute dendek. Gaur egun, berriz, muga bost igandetan dago.