Mundua -

Gertaera

3 eta 8 urteko bi ume hil dira Alemanian, sute batean

Etxebizitza batek su hartu du gaur goizean. Barruan, hamaika seme-alaba dituen 42 urteko emakumezko bat bizi da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3 eta 8 urteko bi ume hil dira Alemanian, etxebizitza batek su hartu ondoren, poliziak jakitera eman duenez.

Sutea Kleven, Alemania iparraldean, jazo da. Etxebizitza horretan hamaika seme-alaba dituen 42 urteko emakumezko bat bizi da. Sutea zergatik gertatu den ez dute oraindik argitu.

Sutea izan den unean, bederatzi adintxiki izan dira etxebizitza barruan.

Suhiltzaileek lau ordu eman dituzte sua itzaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak argazkiak Alemania bideoak Nerabezaroa albisteak