Mundua -
Istripua
'Norman Atlantic' iritsi da Brindisiko portura, atoian eramanda
Italiako agintari judizialek itsasontzia konfiskatu eta ikerketa abiatu dute, gertatutakoa argitzeko.
Erredakzioa
Norman Atlantic itsasontzia, igandean Grezia eta Italia artean su hartu zuena (11 pertsona hil ziren gutxienez), gaur iritsi da Brindisiko (Italia) portura, atoian eramanda.
Ontzia 12:35ean iritsi da Italia hegoaldeko portura, Albaniako Vlore badiatik 20 ordutik gorako ibilbidea eginda, bertan egon baita hainbat egunez itsasoaren egoerak hobera egin arte.
Porturatu aurretik, ordea, ordu batzuetan geldirik izan dute, agintari judizialek aurrez gainbegiratu egin nahi zutelako.
Izan ere, agintari judizialek itsasontzia konfiskatu eta ikerketa abiatu dute, gertatutakoa argitzeko. Gainera, Bariko Fiskaltza hildako gehiago agertuko ote diren "beldur" da.