Mundua -
Ontzi abandonatua
'Ezadeen' itsasontziko ehunka etorkin lehorreratu dira Italian
Zamaontzia nora ezean utzi zuten Joniko itsasoan eta kostazainek esku hartu zuten.
Erredakzioa
'Ezadeen' itsasontziko 450 etorkin inguru lehorreratu dira goizaldean Italiako Corigliano Calabro portuan eta bertatik inguruko sorospen zerbitzuetara eraman dituzte.
Lehorreratzea atzeratu egin da, ontzia atrakatzeko izandako arazo teknikoak tarteko.
Oraingoz, ez dute adierazi etorkinen bat osasun arazo larriekin heldu denik. Etorkin gehienak jatorri siriarrekoak dira, eta horietatik ehun inguru, adingabeak.
Lehorreratzea prozesua zaildu egin da ontziko makina, elektrizitaterik gabea, kaltetuta zegoelako, Portuko kapitaintzak berri eman duenez.
Babes zibileko eta sorospen zerbitzuko hainbat langilek portuan bertan artatu dituzte etorkinak. Azaldu dutenez, litekeena da Turkiako porturen batetik atera izana.