Mundua -

Milioi bat lagun inguru

Parisko kaleek gainezka egingo dute gaurko manifestazioan

Europa osoko ordezkaritza politiko zabalak bat egingo du ekitaldiarekin, frantziarrei babesa adierazteko, eta atentatuen kontra protesta egiteko. Eusko Jaurlaritza ere bertan izango da.

Atzo, Nantes hiri frantziarrean egindako manifestazioaren irudia. Argazkia: EFE
Atzo, Nantes hiri frantziarrean egindako manifestazioaren irudia. Argazkia: EFE
Atzo, Nantes hiri frantziarrean egindako manifestazioaren irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europa osoko hainbat estatuburuk, agintarik, alderdik, erakundek eta elkartek bat egingo dute gaur, igandea, 15:00etan, Frantziako herritarrei elkartasuna eta babesa adierazteko Parisen egitekoa den manifestazioan. Protesta ekitaldian, Charlie Hebdo astekariaren kontrako atentatua eta horren ondotik gertatutako erasoak gaitzetsiko dituzte partehartzaileek.

Hollandek baieztatu du manifestazioan izango dela, Frantziako Presidentetzako zenbait iturrik presidentea bertan egotea zalantzan jarri eta gero, segurtasuna dela eta.

?Erne egoteko, bat egiteko eta mobilizaziorako deia egiten dut?, esan du Hollandek, ostiralean herritarrei eskainitako hitzaldi batean, Parisko bahiketa eta Dammartin-en-Goëleko gertaerak bukatu ostean.

Europako agintariek aho batez gaitzetsi dituzte Frantzian azken hiru egunotan izandako eraso eta gertakariak, eta Frantziako herria babesteko Parisen izango direla baieztatu dute askok. Besteak beste, Donald Tusk Europar Kontseiluko presidenteak eta Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak bertan izango direla berretsi dute, Europako erakundeen ordezkari gisa.

Euskal ordezkaritza

Eusko Jaurlaritzak ere ordezkaritza bidaliko du gaurko manifestaziora, eraso terroristak gaitzetsi eta Charlie Hebdo-ren kontrako atentatuan hildakoak omentzeko.

Hala, protestan Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Marta Marin Jaurlaritzak Bruselan duen ordezkariak osatuko dute ordezkaritza.

Gainera, Eusko Alkartasuna alderdiak Lorena Lopez de Lacalle Nazioarteko Harremanetako idazkaria eta Miren Urrestieta Ipar Euskal Herriko koordinatzailea bidaliko ditu Parisera.

Bestalde, Artur Mas Generalitateko presidenteak, Xavier Trias Bartzelonako alkateak eta Kataluniako zenbait alderditako ordezkariek ere bat egingo dute manifestazioan. Besteak beste, ERC, ICV, CDC, PPC eta C?s alderdiak bertan izango dira.

Europako estatuburuak

?Parisen izango naiz igandean herri frantziarrari babesa adierazten. Espainia Frantziarekin bat, terrorismoaren kontra eta askatasunaren alde?, iragarri du Mariano Rajoyk Twitterren duen kontuan.

?Igandean Hollanderekin egongo naiz, Parisen. Ez dugu onartuko beldurrak Europa aldaraztea?, esan du, bestalde, Matteo Renzi Italiako lehen ministroak, Twitterren ere bai.

?Hollanderen gonbidapena onartu du Parisen batasunaren alde egiteko, igandean?, David Cameron Britainia Handiko lehen ministroaren esanetan, sare sozial berean.

Gainera, Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak Frantziako hiriburura abiatuko da, hedabide frantziarrek aipatu dutenez.

Le Pen, Parisko martxaren aurka

Halere, nahiz eta Hollandek Frantziako alderdi politiko nagusien babesa jaso duen, haien arteko ezberdintasunak alde batera utzita (Frantziak batasunaren irudia helarazteko beharrak bultzatuta), Marine Le Pen Fronte Nazional alderdi ultraeskuindarreko presidenteak dei egin die haien jarraitzaileei gaur Frantziako lurralde guztietako manifestazioetan parte hartzeko, Pariskoan izan ezik, terrorismoaren aurkako manifestazioaren deialditik baztertuta sentitu delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Paris azken ordukoa Europa Frantzia argazkiak Atentatuak bideoak François Hollande argazkiak EA Bizkaia