Itxi

2015/01/11

09:46

Mundua

Karatxitik gertu

Dozenaka lagun hil dira kiskalita Pakistanen izandako istripu batean

Erredakzioa

Autobus batek eta gasolina garraiatzen zuen kamioi batek talka egin dute, kamioia kontrako erreian sartu eta gero. Biktimak DNAren bidez identifikatu beharko dituzte.

0:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gutxienez 57 lagun hil dira kiskalita eta 10 larri zauritu dira autobus batek eta gasolina garraiatzen zuen kamioi batek talka eginda, Pakistan hegoaldean.

Ezbeharra igande goizeko lehen orduan gertatu da, Karatxi hiriaren inguruan, kamioia kontrako erreian sartu denean. Kamioiko gidaria onik atera da, eta, istripuaren ostean, ihes egin du, Geo eta Express Tribune Pakistango hedabideek zabaldu dutenez.

Jinnah zentro medikoko larrialdietako arduradunaren arabera, 57 hilotz eta lau zauritu eraman dituzte ospitale horretara, eta beste sei biktima Pakistan Steel Mills klinikan daude.

Ospitaleetatik baieztatu dutenez, gorpuak identifikatu ezinik daude, erabat kiskalita daudelako, eta DNA probak egitea ezinbestekoa izango da identifikatu ahal izateko.

Autobusean 60-70 pertsona zihoazen, horietako batzuk ibilgailuaren sabaian, eta handik salto egitea lortu dutenek salbatu egin dira. Baina eserlekuetan eserita zeuden bidaiari gehienak bertan hil dira, erreta, atera ezinik geratuta.

Suhiltzaile talde bat bertaratu da, baina garrak itzaltzea lortu dutenerako kamioia eta autobusa suntsituta zeuden, eta gorpuak atera baino ezin izan dute egin.

Pakistan zirkulazio-istripu gehien gertatzen diren herrialdeetako bat da, errepideen egoera oso eskasa delako, ibilgailuak egoera txarrean daudelako eta garraio publikoek behar baino pertsona gehiago eraman ohi dituztelako.

Herrialdean gertatutako azken istripu handia azaroan izan zen; ezbehar hartan 54 pertsona hil, eta 10 zauritu ziren. Orduan ere autobus batek eta kamioi batek egin zuten talka, Sindh lurraldean.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;