Itxi

2015/01/15

12:17

Mundua

Satelite bidez

Boko Haramek hamar egunetan egindako sarraskia, argazkitan

Erredakzioa

Erakundeen arabera, 3.700 azpiegitura suntsitu zituen, etxebizitzak eta denda txikiak gehienak.

00:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Amnistia Internazionalak eta Human Rights Watch elkarteek Boko Haram taldeak Bagan eta Doro Gowon herrietan egindako sarraskia erakusten duten argazkiak zabaldu dituzte. Azken asteotako eraso horietan 150 lagun hil dira gutxienez, baina kopurua askoz handiagoa izan daiteke, elkarte horien arabera.

Herrialde horietan erasoen aurretik eta erasoen ondoren hartutako argazkiak zabaldu dituzte. Erakundeen arabera, 3.700 azpiegitura suntsitu zituen Boko Haramek, etxebizitzak eta denda txikiak gehienak.

“Neurriz gaineko triskantza erakusten dute irudiek. Doro Gowoneko herria ia-ia ezabatu egin dute mapatik”, salatu du Daniel Eyre Amnistia Internazionaleko kideak.

Boko Haramek inoiz egin duen eraso bortitzena izan dela gaineratu du. Segurtasun indarrik ez zegoela ikusita, herritarrak eraso horien jomuga izan zirela kritikatu du Amnistia Internazionalak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;