Itxi

2015/01/18

19:43

Mundua

Siria

9 lagun hil dira Sirian, Israelek Hezbollahren aurka egin duen erasoan

Erredakzioa

Yihad Mugniyah eta Mohammad Issa 'Abu Issa' omen daude hildakoen artean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gutxienez, 9 pertsona hil dira igande honetan Sirian, Israelek Golan aldean egindako bonbardaketa batean, The Daily Star Libanoko egunkariak jakitera eman duenez.

Yihad Mugniyah eta Mohammad Issa 'Abu Issa' Hezbollahko kideak eta Abu Ali tabtabai ofizial irandarra hildakoen artean omen daude. Yidad Mugniyah Hezbollahko Imad Mugniyah komandante historikoaren semea da eta Mohammad Issa "Abu Issa", berriz, Hezbollahko komandatea zen.

Israelgo bonbardaketaren ondorioz, ibilgailu bat erabat suntsituta gelditu da eta bigarren ibilgailu bat kaltetu da.

Hezbollahk erasoa baieztatu du eta iragarri du datozen orduetan argitaratuko duela hildakoen zerrenda.

Israelgo helikoptero batek egin du erasoa eta, bertako segurtasun indarren arabera, Israelen kontrako erasoa prestatzen ari ziren.

Al Maydeen Libanoko telebistaren arabera, Israelgo helikopteroek egin dute erasoa Quneitra inguruan zegoen konboi baten kontra.

Hezbollah Sirian borrokan ari da Bashar Al Assad Siriako presidenteari babesa emanez.

Janariz eta munizioz beteriko hegazkin bat erori da Sirian

Janariz eta munizioz beterik zegoen hegazkin bat erori da Siriako Idlib probintziako aireportuan igande goizaldean.

Al Nusra Fronteak bere gain hartu du hegazkinaren eraisketa, baina Siriako hedabideek azaldu dutenez, lainoak eragin du istripua.

Ezbeharraren ondorioz, barruan zihoazen kide guztiak hil egin dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Siria
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;