Mundua -

Gutxienez 45 zauritu

16 hildako Egiptoko protestetan, iraultzaren laugarren urteurrenean

Tahrir plaza itxita dago, bigarren egunez jarraian. Bertan, protesta jendetsuak eta kanpalekuak ipini zituzten Mubaraken dimisioa lortzeko.

Hainbat protesta egin dituzte azken bi egunetan. EFE
Hainbat protesta egin dituzte azken bi egunetan. EFE
Hainbat hildako Egiptoko iraultzaren urteurrenean

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 16 pertsona hil eta 45 zauritu dira gaur, igandea, Egipton izandako hainbat protestetan, iraultzaren laugarren urteurrena dela eta, Osasun Ministerioak jakinarazi duenez.

Hosam Abdelgafar Ministerioko bozeramalearen esanetan, 12 lagun hil dira Al Matariya inguruan, Al Kairoko kanpoaldean, beste bat Guiza auzoan eta beste pertsona bat Alexandria hirian.

Halaber, Niloren iba-ahoan beste bi pertsona hil dira, instalatzen ari ziren bonba batek eztanda egin duenean.

Egiptoko agintariek segurtasun neurriak areagotu dituzte egunotan, bereziki Al Kairoko plaza esanguratsuen inguruetan, islamisten eta oposizioko bestelako taldeen protestak saihesteko, 2011ko iraultzaren laugarren urteurrenaren inguruan.

Tahrir plaza itxita dago, bigarren egunez jarraian. Bertan, protesta jendetsuak eta kanpalekuak ipini zituzten Mubaraken dimisioa lortzeko.

Iraultzaren epizentrora Armadaren 22 ibilgailu eraman dituzte eta, gainera, alanbre arantzadunaz hesitu dute, Mena albiste agentzia ofizialak zabaldu duenez.

Horrez gain, Poliziak eta Armadak ere Rabaa al Adauiya eta Al Nahda Al Kairoko enparantzak hartu dituzte, bertan, Mohamed Mursiren presidente islamiarraren jarraitzaileek kanpalekuak jarri baitzituzten 2013ean. Protestok indarkeriaz desegin zituzten, hainbat hildako eraginda.

Rabaa al Adauiyan eta inguruko kaleetan Armadaren zenbait ibilgailu, arantzadun alanbrea eta metalezko hesi jarri dituzte meskitaren aurrean.

Era berean, Al Nahdan Armadaren beste lau auto eta Poliziaren bi blindatu ikus daitezke, baita Guiza auzoko bestelako etorbide nagusietan ere.

Heliopolis auzoan, halaber, segurtasun indarrek bi etorbide nagusien zirkulazioa eten egin dute eta Al Itihadiya presidentearen jauregiko inguruetara ere ez dago hurbiltzerik.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Azken ordukoa Kairo