Mundua -

Jihadismoaren kontrako borroka

Lau lagun atxilotuta Belgikan, terrorismoaren aurkako operazio batean

Fiskaltzaren arabera, atxilo hartutakoek Siriara joateko asmoa zuten talde terroristaren batekin aritzeko. Operazio honek ez du duela 15 egin burututakoarekin zerikusirik.

Gaurko operazioak ez du Verviesen duela 15 egun egindakoarekin zerikusirik. EFE
Gaurko operazioak ez du Verviesen duela 15 egun egindakoarekin zerikusirik. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Polizia Federalak terrorismo jihadistaren kontrako beste operazio bat egin du gaur, 22 miaketa eginda eta lau lagun atxilotuta.

Herrialdeko Fiskaltzak jakinarazi duenez, Sirian talde terroristaren batekin aritzeko asmoa zuten atxilo hartutakoek. Operazioaren helburua, hortaz, ekintzaileak errekrutatu eta Ekialde Ertaineko herrialdeetara eramateko lanetan ari zen taldea desegitea izan da.

Urtarrilaren 15ean beste jihadismoaren kontrako beste operazio bat izan zen Belgikan, Verviesen. Orduko hartan, 13 lagun atxilotu zituzten, Belgikako Poliziaren kontrako atentatua egiteko zorian zeudelakoan. Ustezko ekintzaileen eta Poliziaren arteko tiroketetan, gainera, bi lagun hil ziren. Dena dela, Fiskaltzak zehaztu duenez, oraingo operazio honek ez du Verviesen egindakoarekin harremanik.

22 miaketa egin dituzte: lau Amberesen , 11 Masseiken (Herbehereekin muga egiten duen herrialdea), bi Houthalen-Helchterenen (herrialdearen ipar-ekialdean) eta bana Genken (ekialdea), Kinrooin (Herbehereekin muga hau ere) eta Bruselako Molenbeeken barrutian. Miaketotan ez dute armarik topatu

Atxilotutako lau lagunak epailearen aurrera eramango dituzte gaur bertan eta hark erabaki beharko du haien kontrako neurririk hartzen duen edo ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Belgika