Mundua -
Italia
Sergio Mattarella, Italiako presidente berria
Giorgio Napolitano ordezkatuko du karguan, horrek hilabete hasieran dimisioa eman ostean. Mattarelak datorren astean egingo du karguaren zina.
Erredakzioa
Sergio Mattarella magistratua Italiako presidente aukeratu dute larunbat honetan, Italiako Parlamentuan 665 bozka eskuratuta.
Mattarellak alde handia atera die gainerako presidentegaiei, Ferdinando Imposimatori (127 bozka) eta Vittorio Feltriri (127 bozka). Presidente berriak 505 parlamentari italiarren babesa behar zuen.
Presidente berria Matteo Renziren hautagaia zen, eta Italiako lehen ministroak Twitter bidez zoriondu du.
Sergio Mattarella jatorriz Siziliakoa da eta 73 urte ditu. 1980an hasi zuen bere ibilbide politikoa, hain zuzen ere, Siziliako mafiak Piersanti haren anaia hil zuenean.
Giorgio Napolitano ordezkatuko du karguan, horrek hilabete hasieran dimisioa eman ostean. Matarellak datorren astean egingo du karguaren zina hurrengo zazpi urtetarako.