Mundua -

'In vitro'

'Hiru gurasoren haurtxoa' Erresuma Batuko Parlamentura heldu da gaur

Ugalketa teknika berri bat da. Gaur, Parlamentu britainiarrak eztabaidatuko du eta baliteke teknika berria onartzea, mundu osoan aitzindari bihurtuta. Halere, aurkako ahotsak berehala agertu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Parlamentuak eztabaidatuko du gaur, asteartea, 'hiru gurasoren haurtxoa' ugalketa teknika berria martxan jartzea onartzen duen. Teknika mitokondriako (zelulen energia muina) transplante batean datza, bi obuluren artean, endekapenezko gaixotasunak saihesteko helburuarekin, zenbait hedabidek zabaldu dutenez.

Teknika berri horren bidez, kaltetutako DNA duen ama baten mitokondriak hartu eta emaile baten obulu osasuntsu batean sar daiteke (muina kendu eta gero); azkenik, in vitro ernaltzen da, aitaren espermarekin.

Hala, haurrak bere gurasoen informazio genetikoa jasoko du. Soilik % 0,1 edo % 0,2 obulua eman zuen emakumearena litzateke.

Teknika horretaz baliatuta, 6.500 jaioberri inguruk ekidingo lituzkete mitokondrien kaltetutako DNAk eragindako kalteak, alegia, endekapenezko gaixotasunak eragiten dituztenak.

Nazioarteko zientzialariek (Nobel sariak barne) idatziz eskatu diete parlamentari britainiarrei teknika berria onartzea, eta, hala bada, datorren urritik aurrea 2.500 emakumek erabilgarri izango lukete Erresuma Batuan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua albisteak