Mundua -
Strauss-Kahn epaiketa
'Ez nekien orgietara joaten ziren emakumeak prostitutak zirenik'
Strauss-Kahn Nazioarteko Moneta Funtsako presidente ohiaren aurkako epaiketa hasi da gaur goizean. Beste 13 pertsonekin batera, prostitutak bere zerbitzurako izateagatik epaituko dute.
Erredakzioa
Lagunek antolatzen zizkioten orgietara prostitutak joaten zirenik ez zekiela esan du gaur Dominique Strauss-Kahnek.
Lilleko Auzitegian Strauss-Kahn Nazioarteko Moneta Funtsako presidente ohiaren aurkako epaiketa hasi da gaur goizean. Beste 13 pertsonekin batera, prostitutak bere zerbitzurako izateagatik epaituko dute.
Epailearen aurrean, ukatu du bere lagunekin egin zituen orgia horietan “jarrera neurrigabeak” egin izatea, akusazioaren idazkian agertzen dena ukatuz.
Frantziako ministro ohiaren aurka Fiskaltzak duen oinarrizko elementua prostituten lekukotzak dira. Horien esanetan, Strauss-Kahnek bazekien diruaren truke joaten zirela orgietara.