Mundua -
Alemania
Inauterietako desfile bat bertan behera Alemanian, eraso arriskuagatik
Agintariek baieztatu dutenez, balizko atentatu islamista baten 'zantzu zehatzak' zituzten.
Erredakzioa
Alemania erdialdeko Braunschweig hiriko agintariek bertan behera utzi dute gaurko aurreikusita zegoen inauterietako desfilea, balizko atentatu islamista bat gertatzeko "zantzu zehatzak" zituztela argudiatuta.
Desfilea hasi baino minutu batzuk lehenago hartu du erabakia Poliziak eta, gainera, jaira ez hurbiltzeko deia egin die herritarrei.
Inauterietako ospakizuna eguerdian hastekoa zen. Aipaturiko jaia eskualdeko jendetsuena da eta, iaz, 250.000 lagun inguru bildu ziren bertan.
Gaur, igande-inautea, antzerako desfile ugari egingo dira Alemania osoan, handienetakoa, Kolonia hirian. Halaber, Ipar Renania-Westfalia lurrraldeko agintariek inauterietako ospakizunetan Mahomaren karikatura ez erakustea eskatu dute, atentatuen beldur.