Mundua -

Italia

Mila etorkin inguru jaso dituzte Lampedusan azken 24 orduetan

Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera, lau egunetan 3.800 pertsona erreskatatu dituzte Mediterranioan, urtarrila osoan adina.

Lampedusara iritsitako etorkinak. Argazkia: Efe
Lampedusara iritsitako etorkinak.
Lampedusara iritsitako etorkinak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Migrazio Erakundeak jakinarazi du azken 24 orduetan 933 etorkin iritsi direla Lampedusa irlara (Italia), eta azken lau egunetan guztira 3.800 pertsona erreskatatu dituztela Mediterranioan.

Urtarrilean Italiako kostara iritsitako etorkinen kopurua 3.528 iritsi zela jakinarazi zuen Italiako Barne Ministerioak.

Datu horiek agerian uzten dute etorkinen trafikoan aritzen direnek aurreratu egin dutela Mediterranioa zeharkatzeko denboraldia, eta horrek areagotu egiten du heriotza arriskua.

Izan ere, aurreko urteetan nabarmen egiten zuen behera etorkinen legez kanpoko ibilbide horren erabilerak neguan.

2014an 3.279 etorkin hil ziren Europako kostara iristeko saiakeran, Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera.

Aurreko astean, gainera, 300 etorkin aurkitu zituzten hilik Siziliako Kanalean, Libiatik abiatutako itsasontziak hondoratu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Herria