Mundua -
Erreskate-operazioa
Italiak 2.100 etorkin baino gehiago erreskatatu ditu itsasoan
Eguraldiak hobera egin duenez, Afrikako iparraldetik Mediterraneoa igarotzen saiatu direnen kopuruak gora egin du
Erredakzioa
Italiako kostazainek 2.100 etorkin baino gehiago erreskatatu dituzte azken orduotan Mediterraneo itsasoko uretan, bertako hedabideek jakinarazi dutenez.
Behin betiko zifren konfirmazioaren zain, Italiako hedabideek diotenaren arabera, Libiako kostaldetik gertu zeuden etorkin guztiak erreskatatu dituzte.
Italiako Kostaldeko Guardiak operazio handia abiatu dute Lampedusako uhartetik gertu, Libiako kostaldetik hubil, jitoan zeuden mila etorkin inguru erreskatatzeko.
Ontzi ugarik parte hartu dute operazioan, hala nola, Kostaldeko Guardiaren 'Fiorillo' itsasontziak, hainbat patruilarik, lau merkantzia-itsasontzik, bi atoiontzik, Armadako ontzi batek, Poliziaren bi patruilarik eta Maltako ontzi batek.
Eguraldiak hobera egin duenez, Afrikako iparraldetik Mediterraneoa igarotzen saiatu direnen kopuruak gora egin du. Ibilbide hori egiten saiatu zirenen artean, 3.500 hil ziren iaz inguru berean.