Mundua -

Venezuela

Caracasko alkatea atxilotu dute, 'bakearen aurkako delituak' egotzita

Maduro presidenteak estatu-kolpe saiakera batean parte hartzea egotzi dio Antonio Ledezmari.

Antonio Ledezma Caracasko alkatea, iazko apirilean. EFE
Antonio Ledezma Caracasko alkatea, iazko apirilean. EFE
Caracaseko alkate opositorea atxilotu dute

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako inteligentzia zerbitzuek Antonio Ledezma Caracasko alkate oposiziogilea atxilotu dute, "herrialdeko bakearen aurkako delituak" egotzita, Nicolas Maduro presidenteak iragarri duenez.

Atxiloketa "oso bortitza" izan dela salatu du alkatearen emazteak, Mitzy Caprilesek.

Maduroren esanetan, Ledezma duela aste batzuk desegindako estatu-kolpe saiakeran nahasita zegoen. Horren ildotik, Caracasko alkateak "ekintza ezegonkortzaile hori martxan jarriko zukeen agiria" sinatu zuela zehaztu du.

Antza denez, agiri horrek trantsiziorako deia egiten zuen, eta oposizioko beste hainbat kidek ere sinatu zuten. "Erantzuleak espetxeratu egingo ditugu", ohartarazi du Venezuelako presidenteak.

Venezuelaren aldeko Alkateen Elkarteak (oposizioko udalburuak biltzen ditu) salatu egin du atxiloketa, eta "bidegabea eta legez kanpokoa" izan dela gaineratu du.

Madril-Bogota-Miami ardatza

Testuinguru horretan, Venezuelako Gobernuaren aurka konspiratzeko "Madril-Bogota-Miami ardatz bat" dagoela salatu du Madurok.

"Zuek jakin badakizue Madrilgo, Bogotako eta Miamiko eskuinek ardatz bat sortu dutela gure aberriaren aurka konspiratzeko", adierazi du.

Madurok kritikatu du herrialde horietako hedabideek "astakeriak" esaten dituztela bere gobernuaren aurka, "agintarien oniritziarekin".

"Egunero, Madrilgo egunkarietako portadetan, manipulazioak eta gezurrak publikatzen dituzte, Venezuelaren aurka egiteko; lehen Chavezen aurka egin zuten, eta orain nire kontra", deitoratu du.

Ledezma 2008tik da Caracasko alkate. 2013an berriz hautatu zuten, Ernesto Villegas chavistari alde txikia aterata.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea