Mundua -

Niger

23 hildako Nigerren, Armadaren eta Boko Haramen arteko borroketan

Hildakoen artean Nigerreko Armadako zazpi militar, zibil bat eta Boko Harameko 15 kide zenbatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez, 23 pertsona hil dira Nigerren, bertako Armadaren eta Boko Haramen artean izandako borroketan.

Antza denez, Boko Harameko kideek uharte bati eraso egin zieten ostiral gauean eta, horren ondotik, borroka gogorrak izan dira Armadaren eta islamisten artean. Alabaina, Boko Harameko kideak bertatik erretiratu egin dira larunbat goizean.

Hildakoen atean Nigerreko Armadako zazpi militar, zibil bat eta Boko Harameko 15 kide zenbatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Munduko azken ordukoa Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa