Mundua -
Venezuela
AEBk Caracaseko enbaxadan duen langile kopurua murriztu du Madurok
Hala, presidenteak Venezuelak berak Washingtonen dituen funtzionario kopuruarekin berdindu du, hau da, 20 bat. “Berdintasuna estatuen artean” hemendik aurrera, azpimarratu du.
Erredakzioa
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak agindu dio Ameriketako Estatu Batuei (AEB) Caracaseko enbaxadan dituen funtzionario kopurua, 100 bat, murrizteko, bere kontra jardutea leporatuta, eta Venezuelak bereak Washingtonen dituen funtzionario kopuruarekin berdinduta.
Gainera, esan duenez, Vienako Batzarrak ezartzen duen arabera, diplomatiko estatubatuarrei edozein bilera egiten dutela abisua emateko eskatu die, “jakinarazi” behar dute “eta Venezuelako Gobernuak baimendu behar du”.
“Bukatu dira funtzionario horien bilera azpikariak”, esan du hitzaldi batean, bere kudeaketa babesteko egindako mitin batean, irrati eta telebista bidez zabalduta.
“Lehenengo eta behin Delcy Rodriguez kantzilerrari, Vienako Batzarreko akordioa oinarri hartuta (…) funtzionario kopurua berraztertu, murriztu, egokitu eta mugatzeko (…); eurek 100 dituzte hemen eta guk 17 han. Ez; berdintasuna estatuen artean”, hemendik aurrera, azpimarratu du.
Gainera, Venezuelara joan nahi duten estatubatuarrei bisa eskatzea agindu du eta, horretarako, AEBek kobratzen duen diru bera eurei ere eskatuko diete.