Mundua -

Malin

Kasko urdin bat eta bi zibil hil dira misilekin egindako eraso batean

NBEko egoitzetatik gertu jaurtiki dituzte misilak. Atentatuaren ondorioz, soldadu txadar bat eta bi zibil hil dira. Gainera, hiru lagun zauritu dira.

Malin izandako beste atentatu batean bost lagun hil dira. Argazkia: EFE
Mali EFE
Malin izandako beste atentatu batean bost lagun hil dira. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

MINUSMA Nazio Batuen Erakundeko Maliko Misioaren kasko urdin bat eta bi zibil hil dira gaur Kidaleko hirian misilekin egindako eraso batean, tokiko segurtasun iturriek jakinarazi dutenez.

NBEko egoitzetatik gertu jaurtiki dituzte misilak. Atentatuaren ondorioz, soldadu txadar bat eta bi zibil hil dira. Gainera, hiru lagun zauritu dira, tartean, haur bat.

Oraindik ez dakite nor den erasoaren erantzule, baina Nazio Batuen misioak alerta mailarik handiena ezarri du. Gainera, hegazkinak zabaldu dituzte, eta segurtasun-neurriak areagotu dituzte, aste honetan independentista tuaregen arteko vilera izango baita, Argelen hitzartutako behin-behineko bake-itunaren gainean erabakitzeko.

Oposizioko iparraldeko taldeak MLA Azawadeko Mugimenduen Koordinakundean daude. Koordinakunde horrek zalantzak azaldu ditu akordio horren inguruan, eta herritarrekin adosteko denbora eskatu du.

MINUSMAk 9.300 soldadu zabaldu ditu Maliko iparraldean eta ekialdean, Azawadeko Zerrenda deiturikoan. Jihadista talde isolatuak daude bertan, eta baita matxino tuaregak ere. Noizean behin Maliko Armadari, NBEko misioari eta oposizioko taldeei eraso egiten diete.

Atzo jatetxe baten aurkako atentatua ere izan zen, Maliko hiriburuan, Bamakon. Jatetxe horretan atzerritar ugari izan ohi dira. Erasoaren ondorioz, bost lagun hil ziren, tartean frantziar bat eta belgikar bat. Al Mourabitoun talde armatu islamistak bere gain hartu zuen atentatua.

Frantziako indar armatuek Maliko iparraldearen kontrola hartu zuten duela bi urte, baina matxinoek erasoei eusten jarraitzen dute. Frantziak 3.000 soldadutik gora zabaldu ditu Afrikako Mendebaldean Al Kaidarekin lotutako matxinoei aurre egiteko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea