Mundua -

Italia

Silvo Berlusconi politikara itzuliko da

Gorenak 'Ruby auzian' absolbitu eta gero egin du iragarpena Italiako lehen ministro ohiak.

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia. EFE
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia. EFE
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiak iragarri du politikagintzara itzuliko dela, Auzitegi Gorenak 'Ruby auzian' absolbitu eta gero. Horren ildotik, Forza Italia (FI) alderdiko kideekin batzartuko da gaur, itzulera prestatzeko.

"Zin egiten dut ez naizela mozkortuko, baina oraingoan bai, topa egingo dugu", esan du Berlusconik, Gorenaren erabakiaren berri izan eta gero.

Horren esanetan, "pozik" dago, baina "jazarpen lazgarri honen biktima izan ez banintz, gauzak ezberdinak izango ziren egun".

'Mediaset auzian' iruzur fiskala egiteagatik urtebetez zerbitzu sozialak egiteko ezarritako zigorra bete berritan, orain, 'Ruby auzian' absolbitu eta gero, politikara itzuliko dela iragarri du Italiako lehen ministro ohiak.

Milango Auzitegiak zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri zion Berlusconiri, Karima El Marough, Ruby, adingabe marokoarrarekin sexu-harremanak izatea egotzita.

Gainera, botere-abusua ere leporatu zioten, Milango polizia-etxera deitu zuelako, lapurreta batengatik atxilotu zutenean, aske utz dezaten eskatzeko.

Italiako lehen ministro ohiak helegitea jarri zuen, eta, iazko uztailean, Milango Apelazio Auzitegiak absolbitu egin zuen; izan ere, epaiaren arabera, Berlusconik ez zuen zertan jakin Ruby adingabea zela. Orain, Gorenak berretsi egin du absoluzioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea