Mundua -

Greziako Gobernuarekin

Erakundeetako ordezkariak Grezian dira, negoziazioekin jarraitzeko

Atenaseko hedabideen arabera, teknikariak dira Grezian lanean arituko direnak, aurrekontuen inguruko gaiak jorratzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atenasen dira jada Europar Batzordeko, Europako Banku Zentraleko eta Nazioarteko Moneta Funtsako ordezkariak. Finantza Ministerioko funtzionarioekin bilerak egingo dituzte, Greziako Gobernuaren eta horren bazkidearen negoziazioen nondik norakoak aztertzeko, tokiko hedabideek azaldu dutenez.

Mega telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean, Yanis Varufakis Finantza ministroek aipatu erakundeetako ordezkariak Grezian zirela baieztatu zuen.

Atenaseko hedabideen arabera, teknikariak dira Grezian lanean arituko direnak, aurrekontuen inguruko gaiak jorratzeko. Estatuko Altxor Publikora joango direla zabaldu dute egunkari batzuk, baina Finantza Ministerioak ez du bisita horren berri eman.

Varufakisek azaldu duenez, ‘Bruselako Taldea’ osatzen duten ordezkariak, hemendik aurrera negoziazioetan jarraituko duten prozeduraz aritu dira. Horrez gain, bilerak non egin ere erabakiko dute.

Teknikariak ez dira ministroekin batzartuko, eta hotel batean egingo dute lan. Beharrezkoa baldin bada, Grezioako langile publikoak hotel horretara bertaratuko dira, bileretan parte hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grezia