Mundua -
Italia
Amanda Knox behin betiko absolbitu egin dute, Kercherren hilketagatik
Italiako Auzitegi Gorenak Sollecito ere absolbitu du eta hiru urteko zigorra ezarri dio Knox-i (beteta dauka kartzelaldia), Patrick Lumumba erreduna zela esateagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Italiako Auzitegi Gorenak Amanda Knox estatubatuarra eta Raffaele Sollecito italiarra absolbitu egin ditu Meredith Kercher britainarraren hilketagatik, 2007an, Perugian, ikasleentzako programa batean zeudela.
Italiako Auzitegi Gorenak Sollecito ere absolbitu du eta hiru urteko zigorra ezarri dio Knox-i (beteta dauka kartzelaldia), Patrick Lumumba erreduna zela esateagatik. Lumumba Kongoko musikaria eta Knox lan egiten zuen tabernako jabea zen.
Gazte britainiarraren hilketaren errudun bakarra Rudy Guede izan da; 2010ean zigortu zuten "hilketan kide" izateagatik, 16 urteko espetxe-zigorra jasota, epaiketa arina aukeratu eta gero. Orain, Viterboko presondegi batean betetzen ari da zigorra.
Epaia ezagutu eta gero, Sollecitoren eta Knoxen abokatuek azpimarratu egin dute 7 urteko borroka amaitu dela.
"Amanda pozik dago, kalte ordainak eskatuko ditugu kartzelan bidegabe sartzeagatik", esan du hedabideen aurrean Carlo Della Vedova abokatuak, Knoxi (Seattlen dago, AEBen) epaiaren berri eman eta gero.