Mundua -

Hondoraketa

Errusia: 'Hondoratutako ontziak ez zuen itsaspeko batekin talka egin'

Hainbat hedabidek zabaldutako informazioen arabera, atzo Errusian hondoratutako arrantza-ontziak urpeko ontzi batekin talka egin zuen, eta kolpearen ondorioz hondoratu zen.

13 lagun daude desagertuta
13 lagun daude desagertuta
13 lagun daude desagertuta

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusian, atzo, Ojotsk itsasoan hondoratu zen arrantza-ontziak itsaspeko batekin talka egin zuenik ukatu egin du gaur Errusiak. Istripuan 56 arrantzale hil ziren.

"Sare sozialek eta hainbat agentziek zabaldu dituzten informazioak, arrantza-ontziak itsaspeko batekin talka egin zuela diotenak, asmakizun hutsak dira", esan du Igor Konashenkov Errusiako Itsas zuzendaritzako jeneralak. Haren hitzetan, istripua gertatu zen lekuan ez zebilen itsaspekorik atzo.

Erreskate taldeek gaur goizean goiz ekin diete falta diren 13 marinelen bila.

Ezbeharra Ozeano Pazifikoan jazo zen, Kamtxatkako penintsulako kostaldetik 330 kilometrora. 56 pertsona hil ziren, eta 13 falta dira oraindik. 63 pertsona onik erreskatatu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea