Mundua -

Erresuma Batuan

Bi nerabe atxilotu dituzte eraso terroristetarako prestatzeagatik

Poliziak 14 urteko mutil bat eta 16 urteko neska bat atxilotu ditu Poliziak, "terrorismo ekintza baterako prestatzen ari ziren susmoagatik".

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Poliziak bi nerabe britainiar atxilotu ditu, 14 urteko mutil bat eta 26 urteko neska bat, atentatu terroristak ustez prestatzen laguntzeagatik, Poliziak igande honetan jakinarazi duenez.

Mutila Blackburnekoa da, eta horren hainbat gailu elektroniko aztertu ostean, ostegunean atxilotu egin zuten, "terrorismo ekintza baterako prestatzen ari zen susmoagatik". Neska Manchesterrekoa da, eta ostiralean atxilotu zuten, "ekintza terroristak ustez prestatzen zebilen jarrera erakusteagatik".

Erresuma Batuko Poliziak terrorismoaren aurka abiatutako ikerketaren emaitza dira atxiloketa horiek.

Iaz terrorismoagatik ezarritako alerta bigarren mailara igo zuen Erresuma Batuak, eta Siriara eta Irakera joandako britainiar musulman erradikalen gainean ohartarazi zuen.

Segurtasun indarren arabera, 600 bat britainiar herrialde horietara eta beste batzuetara joan dira milizia islamistekin bat egiteko asmoz. Horietatik erdia gutxi gorabehera itzuli egin da jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Erresuma Batua argazkiak Umeak albisteak gaur