Mundua -

Siria

Musika entzun eta praka estuak eramatea debekatu du Estatu Islamikoak

Kalifatzaren hiriburutzat jo zuten Raqqa hirian ezarri dituzte debekuok.

Abu Bakr al Baghadadi Estatu Islamikoaren buruzagia. EFE
Abu Bakr al Baghadadi Estatu Islamikoaren buruzagia. EFE
Abu Bakr al Baghadadi Estatu Islamikoaren buruzagia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak musika entzutea eta praka estuak eramatea debekatu du Siriako Raqqan, kalifatzaren hiriburutzat jotako hirian.

Hala, praka estuak daramatzaten gizonezkoek 10 egun eman beharko dituzte kartzelan eta "ikastaro islamiko" bat emango diete, Al Arabiya webguneak jakinarazi duenez.

Jassem Raqqa hiriko bizilagunak azaldu duenez, zigorrak publikoki jakinarazten dituzte, eta beraz, "beldurra sartzeko teknika" darabilte. "Adierazpen askatasuna delitu bihurtu da eta hortaz, ezin duzu kontrako iritzirik eman", adierazi du.

"Kontra egiten baduzu, atxilotu egiten zaituzte Alaren Legea urratu duzula egotzita", kritikatu du Jassemek. Herritar honek azaldu duenez, musika entzutea eta praka estuak eramatea debekatzeaz gain, erretzea edo errezoetara berandu heltzea ere zigortu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Gerra Siria Estatu Islamikoa Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Siria