Mundua -

Zirkulazio istripua

33 hildako Marokon, autobus eta kamioi baten arteko istripuan

Halaber, beste bederatzi lagun zauritu dira eta horietako bi larri daude. Kirol txapelketa batetik Aaiunera bueltan zihoazen haurrez betea zegoen autobusa.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
33 hildako Marokon, autobus eta kamioi baten arteko istripuan

1:52

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez, 33 pertsona hil dira Marokon, gehienak haurrak, autobus eta kamioi baten artean izandako zirkulazio istripuan, MAP Marokoko albiste agentzia ofizialak probintziako aginpideen iturriak aipatuz berri eman duenez. Gainera, ezbeharrean beste bederatzi lagun zauritu dira.

Istripua Maroko hegoaldean gertatu da, Tan Tan probintzian, Saharako mugatik gertu. Tan Tan probintziako gobernuak jakinarazi duenez, hildako gehienak 12 eta 14 urte bitarteko nerabeak dira.

Ezbeharra goizeko zazpietan gertatu da. Antza denez, erregaiz beteta zegoen kamioiak aurrez aurre talka egin du autobusarekin eta, ondorioz, sua berehala zabaldu da.

Zaurituak, horietako bi egoera larrian, Tan Tan probintziako ospitalera eraman dituzte. Bestalde, istripuaren tokira bertaratu dira Errege Gendarmeriako eta Babes Zibileko kideak erreskate lanak egiteko.

alyaoum24 hedabidearen arabera, kirol txapelketa batean parte hartu ondoren Aiaunera bueltan zihoazen 11 eta 14 urte bitarteko pertsonaz beteta zegoen autobusa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Egungo berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Rabat gaur