Mundua -

Irudi ikusgarriak

Katmandu, lurrikara gertatu baino lehen eta ondoren

7,9ko dardararen ondorioz, hondakinak dira nagusi Nepalgo hiriburuko alde zaharrean. Satelite bidez hartutako irudi hauek dira txikizioaren lekuko.

Pleiades sateliteak Katmanduko alde zaharrari lurrikara baino lehen eta gero ateratako argarkia. EFE
Pleiades sateliteak Katmanduko alde zaharrari lurrikara baino lehen eta gero ateratako argarkia. EFE

E.GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatetik, lurretik barreiatuta dago Katmanduko ondare arkitektoniko eta kulturala. Richter eskalan 7,9 graduko dardarak 5.000 lagun hil eta 10.000 zauritu zituen, eta, horrez gain, UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zituen monumentu asko erabat suntsitu ditu.

Albiste honi atxikitako argazkiak, horren lekuko. Pleiades satelite militarrak hartutako irudiotan, lehen eraikin ikusgarriak zirenak birrinduta ikusten dira orain.

Katmanduko ondareak jasan dituen kalteak aztertzen ari da UNESCO.

Hiriburuaren erdigunean, Durbar plazan, Hanuman Dhoka jauregi eta eraikin multzoa "txikituta" geratu da, nazioarteko erakundeak esan duenez. Malla dinastiak XII. eta XVIII. mendeen artean eraikitakoen artean, Taleju eta Jaganath tenpluak eta Pratap Malla erregearen estatua zeuden. 

Dharahara -edo Bhimsen dorrea- XIX. mendean eraikitako monumentua ere suntsitu du lurrikarak. Dorrea 1832an egin zuten, helburu militarrekin.

Hiriburuan egindako triskantzaz gain, Katmanduko haranean ere begi bistakoa da hondamendia. Gizateriaren ondare izendatutako beste sei eraikin edo eremu ere kaltetu dira: Patan eta Bhaktapur hirietako jauregiak, Swayambhunath eta Boudhanath estupa budistak eta Pashupati eta Changu Narayan tenplu hinduistak.

Sagarmantha Parke Nazionalak (Everest mendia hartzen du) ere kalte handiak jasan ditu.

Txikizio honetan bada albiste onik. Lumbini herrixkan, Budaren jaiolekuan, eta Chitwan Parke Nazionalean ez da aparteko kalterik izan.

Katmandu (Nepal) antes y después del terremoto lurrikara baino lehen eta gero. EFE

Lurrikararen ostean kanpin-dendak zabaldu dituztela ikus daiteke argazki honetan. Argazkia: EFE, Airbus Defentsa eta Espazioaren bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lurrikara Nepalen