Mundua -

Nepaleko lurrikara

12 europar hil dira Nepalen, eta beste mila desagertuta daude oraindik

Jose Manuel Garcia-Margallok esan du desagertutako 59 espainiarren bila ari direla Nepalen. Horietatik bederatzi kalte “larriak” pairatu zituen gune batean zeudela erantsi du.

Margallo eta lurrikara Nepalen
Margallo eta lurrikara Nepalen
Iñigo Castiñeira donostiarra Bartzelonara iritsi da

00:55

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain sei egun Nepalen izandako lurrikaran Europar Batasuneko 12 herritar hil zirela eta beste 1.000 oraindik desagertuta daudela eman du jakinera Europar Batasunak.

“Euren egoera zein den ez dakigu, baliteke onik egotea”, esan du Rensje Teerink Europar Batasuneko enbaxadorea Nepalen, Katmandun egindako agerraldian. Desagertuta dauden mila europar horien xehetasunik ez du eman, ezta hildakoen inguruan ere.

Hala ere, gehienak Langtang eskualdean zeuden turistak direla zehaztu du. Xendazaleek ondo ezagutzen duten parke naturala da, eta kalte handiak pairatu zituen iragan larunbateko lurrikararen ondorioz.

Luklan ere, Everesteko atean, europear asko desagertu zirela azaldu du Teerinkek.

Bestalde, Jose Manuel Garcia-Margallok esan du desagertutako 59 espainiarren bila ari direla Nepalen. Horietatik bederatzi kalte “larriak” pairatu zituen gune batean zeudela erantsi du.

Horrez gain, Iñigo Castiñeyra mendizale donostiarra Zaragozan da dagoeneko, hegazkinez Bartzelonara heldu ondoren. Handik anbulantzia batek eraman du Zaragozako Ospitalera. Lurrikara izan zen unean ospitalean zen Castiñeyra, Nepalen.

Gaur bertan, Guardia Zibilaren talde bat joango da Nepalera, 59 pertsona horiek bilatzeko xedearekin.

Nepalen, azken zenbaketaren arabera, 6.200 hildako daude lurrikararen ondorioz. Zaurituen kopuruak ere gora egin du, eta 14.000tik gertu dago. Hala ere, hildakoen kopurua askoz ere handiagoa dela uste dute erakundeek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Albisteak Gaur Lur-astindua Nepalen Gaurko azken orduko albistea Lurrikaretan hildakoak