Mundua -
Grezia
Bi hildako eta 21 zauritu Atenaseko espetxe batean izandako istiluetan
Dirudienez, arabiarrek eta albaniarrek osatutako talde batek hainbat pakistandarri eta bangladeshtarri eraso egin die eta, horren ondorioz, horietako bi hil egin dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi preso hil eta beste 21 zauritu dira albaniarren, arabiarren eta pakistandarren arteko istiluetan, Korydaloseko espetxean, Atenasen.
Polizia-iturriek jakinarazi dutenez, arabiarrek eta albaniarrek osatutako talde batek hainbat pakistandarri eta bangladeshtarri eraso egin die eta, horren ondorioz, horietako bi hil egin dira.
Liskarrak 30 minutu iraun du, eta afariaren ostean eta gelako ateak ireki baino lehen jazo da, oraindik ezagutu gabeko arrazoiengatik.
Guztira, 21 lagun zauritu dira, horietako zortzik zauri larriak dituzte, eta gertuko ospital handi batera eraman dituzte.
Borroka espetxe horretako hegal batean gertatu da. Espetxe horretan 500 preso daude, eta gehienak droga-delituekin lotutako espetxeratuak dira. Poliziak adierazi duenez, egoera kontrolpean dago jada.
Korydaloseko kartzela Greziako handienetakoa bat da, eta terroristentzako segurtasun handiko hegal bat du.
Emakumezkoak espetxeratuta dauden kartzela horretan Urrezko Egunsentia alderdi neonaziko hainbat kide eta jarraitzaile daude.
Agintariek ikerketa abiarazi dute jazoeraren nondik norakoak argitzeko.