Mundua -
Hilketa
Beste blogari laiko bat hil dute Bangladeshen
Bi hilabete eta erdian herrialdean hil duten hirugarren blogaria da.
EFE
Islamismo erradikalaren aurka zegoen blogari laiko bat hil dute gaur goizean Bangladesh iparraldean, Poliziaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.
Biktimak, Ananda Bijoy Das, Mukto Mona webgune "librepentsalarian" idazten zuen. 08:45ean (04:45, Euskadin) eraso diote, matxeteak erabiliz, Sylhet herrian.
Bi hilabete eta erdian herrialdean hil duten hirugarren blogaria da. Aurretik, Washiqur Rahman Babu eta Avijit Roy hil dituzte.
Bijoy Das 2013an jaio zen protesta mugimendu bateko kidea zen, 1971ko gerran krimenak egin zituzten buruzagi islamiarrak zigortzea eskatzen zuen talde batekoa, hain zuzen.
EFE agentziaren arabera, baliteke hilketen egilea Ansarullah Bangla Team talde armatu berria izatea.
Bangladeshen 160 milioi pertsona bizi dira, eta horietako % 90 musulmanak dira. Hori bai, moderatuak izan ohi dira, eta herrialde horretako indarkeria islamista inguruko estatuetakoa baino askoz txikiagoa da.