Mundua -

Tragedia Mediterraneoan

Migrazio-mafiei aurre egiteko itsas misioa onartu du EBk

Atzerri ministroek ekainaren 22an, Luxenburgon, egin beharreko Kontseiluan misioa “martxan jartzeko” aukera izatea espero du Federica Mogherini Europar Batasuneko diplomaziaren buruzagiak.

Siriako etorkinak Kos (Grezia) uhartean. Argazkia: EFE
Siriako etorkinak Kos (Grezia) uhartean. Argazkia: EFE
Argi berdea etorkinen mafien aurkako operazio militarrari

1:07

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etorkinak Mediterraneoan legez kanpo garraiatzen dituzten mafiei aurre egiteko itsas misio bat onartu dute gaur Europar Batasuneko (EB) Atzerri eta Defentsa ministroek. Honenbestez, jatorrizko herrialdeen itsas eremuan ontziak deuseztatzeko aukera zabaldu dute EBko buruzagiek.

Atzerri ministroek ekainaren 22an, Luxenburgon, egin beharreko Kontseiluan misioa ?martxan jartzeko? aukera izatea espero du Federica Mogherini Europar Batasuneko diplomaziaren buruzagiak. Ordurako NBEko Segurtasun Kontseiluak baimena ematea espero du Mogherinik. Indarra erabiltzeko baimena eskatu zion EBk NBEri, Nazio Batuen Gutuneko ?7. kapituluaren babesean?, operazioaren ?fase guztiak? indarrean sartzeko.

Ministroek onartutako agiriaren arabera, ?krisia kudeatzeko operazio militarra? aurreikusi dute mafien aurka, ontziak ?identifikatu, atzeman eta baztertzeko?. Lehen fase batean misioak informazioa partekatu behar du, eta zaintza lana egin legez kanpoko immigrazio sareak antzemateko.

NBEren ebazpena eta herrialdeen baimena

Ondoren, Europara hurbiltzen diren ontzi susmagarriak abordatu, atzeman eta desbideratuko ditu misioak, banderarik ez edo bandera ordezkatzen duen herrialdearen baimena baldin badu. Horretarako, nazioarteko uretan zein itsas eremuan herrialdearen baimena edo NBEko Segurtasun Kontseiluaren ebazpena izan beharko du misioak.

Azken fasean ontzien aurkako ?beharrezko neurri guztiak? hartuko dituzte, ?baztertu? edo ?eraginik gabe? utzi kostaldean, NBEko Segurtasun Kontseiluaren ebazpenarekin ados edo dagokion herrialdearen baimenarekin.

Bestalde, EUNavfor Med operazioaren kuartel nagusia Erroman jartzea adostu dute ministroek. Gainera, Enrico Credendino Italiako kontralmiranteak misioa zuzentzea erabaki dute buruzagiek.

Asilo kuotak kritikatu ditu Margallok

Bestalde, ?herrialde batek baldintza duinetan artatu ezin ditzakeen etorkinak ezin ditu onartu?, adierazi du Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak. Zentzu horretan, Espainiako Exekutiboa asilo kuoten irizpideekin ados ez dagoela esan du Margallok.

?Herrialde zintzo batek etorkinei lanpostu, etxebizitza, hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak eman behar dizkie, gure mugen barruan ghettorik sortu nahi ez badugu?, zehaztu du Margallok Pedro Morenes Defentsa ministroarekin emandako prentsaurreko bateratuan.

EBren asilo kuotekin ?tratuan aritzerik? ez dutela nahi azaldu du Garcia-Margallok, baina ?itxaropen faltsurik sortu? behar ez dutela erantsi du, ?herrialde batek baldintza duinetan artatu ezin ditzakeen etorkinak ezin dituelako onartu?.

Horregatik, asiloen banaketa egiteko orduan langabezia-tasak pisu handiagoa izan behar duela uste du Atzerri ministroak, ez Europako Batzordeak emandakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Migrazioa