Mundua -
Immigrazioa
Kuoten sistema onartzeko eskatu die Europako Parlamentuak estatuei
Datorren astean Europako Batzordeak “irizpide objektiboak eta argiak” dituen sistema bat proposatuko du etorkinak banatzeko, baina estatu kideei “elkartasuna” eskatu die.
Agentziak | Erredakzioa
Europar Batasunean dauden errefuxiatuak asiloa eskatzen dutenean etorkinak herrialdeka banatzeko kuota sistemari babesa eman diote Europako Parlamentuaren talde nagusiek. Horregatik, Europako Batzordearen proposamena onartzeko eskatu diete Ganberako alderdi nagusiek estatu kideei.
Frans Timmermans Europako Batzordeko lehen presidenteordeak eta Dimitris Avramopulos Immigrazio komisarioak ere hartu dute parte eztabaidan. Estatu batzuen zalantzak argitze aldera esan dutenez, EBk proposatzen duen sistemak premia duten errefuxiatuak babestuko ditu eta asiloa jasotzeko behar diren baldintzak betetzen ez dituztenak kanporatuko ditu.
?Irizpideen inguruan hitz egiteko prest gaude, baina eztabaida hori ezer ez egiteko erabiltzea ez dugu onartuko?, adierazi du Timmermansek Euroganberako eztabaidan.
Horren harian, datorren astean Europako Batzordeak ?irizpide objektiboak eta argiak? dituen sistema bat proposatuko du etorkinak banatzeko, baina estatu kideei ?elkartasuna? eskatu die.
Frantzia, Erresuma Batua, Hungaria eta Espainiaren errezeloak
Frantziak, Erresuma Batuak, Espainiak eta Hungariak kuoten sistemaren aurrean errezeloak agertu dituzte. Espainiak banaketa egiteko irizpideak kritikatu ditu. Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri ministroaren hitzetan, kasu batzuetan ?ez da bidezkoa?.