Mundua -

Ezbeharra

Lagun bat hil da Bulgariako planta militar batean izandako leherketan

Gainera, beste lau lagun zauritu dira, horietako bi larri.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil eta beste lau zauritu dira, horietako bi larri, larunbat honetan Bulgariako Anevo herriko planta militar batean jazotako leherketa batean, Bulgariako lehen ministroak berri eman duenez.

Hildakoa eta zaurituetako bi estatubatuarrak dira, Bozidar Lukarski Bulgariako Ekonomia ministroak TV Evropa telebista kate pribatuari adierazitakoaren arabera.

Beste bi zaurituak bulgariarrak dira eta horietako bat itzultzailea da.

Bulgariako Barne ministroaren esanetan, leherketa gertatu den unean munizioarekin esperimentuak egiten eta granada-jaurtigailuekin tiroak egiten ari ziren.

Istripua VMZ Sopot armagilearen lantegi batean gertatu da, nahiz eta toki horren kontzesioa enpresa pribatu baten eskuetan dagoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Bulgariako azken ordukoa