Mundua -

Bornoko estatuan

Gutxienez 16 lagun hil dira azoka batean izandako atentatuan, Nigerian

Momentuz, inork ez du erasoaren erantzukizuna bere gain hartu, baina atentatua Boko Haram talde islamistak egin duela uste dute agintariek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 16 lagun hil dira Bornoko estatuan (Nigeriako ipar-ekialdean), ganadu-azoka batean bonbekin egindako atentatu baten ondorioz, medikuen eta militarren hainbat iturrik jakinarazi dutenez. Atentatua larunbat arratsaldean jazo da.

Momentuz, inork ez du erasoaren erantzukizuna bere gain hartu baina, ohi den bezala, atentatua Boko Haram talde islamistak egin duela uste dute agintariek.

Hilabetearen hasieran talde horrek mehatxuak bota zizkion Muhammadu Buhari Nigeriako presidente berriari, eta gutxienez 30 lagun hil zituen hainbat erasotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atentatuak Jihadismoa hoy