Mundua -
Yemen
44 lagun hil eta 100 zauritu dira Sanan izandako bonbardaketa batean
Antza denez, Saudi Arabiak gidatutako koalizioak erasoaldia egin du Armadak Yemengo hiriburuan duen basearen kontra, militar arnegatuak soldata jasotzeko ilaran zeudela.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez 44 zibil hil, tartean emakumeak eta haurrak, eta 100 baino gehiago zauritu dira Saudi Arabiar Ligak gidatutako koalizioak egindako bonbardaketa batean, Yemengo hiriburuaren (Sana) kontra, hutien Osasun Publikoko ministerioak SABA albiste agentziari jakinarazi dionez.
Ordu batzuk lehenago, hiriburu yemendarreko herritarrek beste erasoaldi baten berri eman dute eta, horien arabera, Yemengo 20 soldadu ohi hil dira. Antza denez, militar arnegatuak soldata jasotzeko ilaran zeudela, Saudi Arabiak gidatutako koalizioak erasoaldia egin du Armadak Yemengo hiriburuan.
Halere, SABAren arabera, oldarraldi handia egin dute Yemengo Armadaren kuartel nagusiaren kontra, bertan erreboltariak baitaude. Zibilek osatutako taldeak biktimak ateratzen ari dira, hondakinen artean.
"Milizia hutiek eta Ali Abdila Saleren aldekoek 'Scud' misila jaurti dute Khamis Mushayterantz eta, Jaungoikoari eskerrak, Armada saudiak blokeatu egin du beste misil baten bidez", esan dute agintariek ohar batean.