Mundua -

Saudi Arabia

Berretsi dute blogari batek 1.000 zigorrada hartzeko jasotako epaia

Raef Badaui ekintzaile eta blogaria islam iraindu eta 'moralaren Polizia' kritikatzeagatik zigortu zuten. Zigorradak 20 astetan jasoko ditu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saudi Arabiako Auzitegi Gorenak konfirmatu egin du Raef Badaui blogari eta ekintzailari ezarri zioten 10 urteko kartzelaldia eta 1.000 zigorrada hartzeko epaia. Badauik islama iraindu eta herrialdeko 'moralaren Polizia' kritikatu egin zuen, Okaz bertoko egunkariak zabaldu duenez.

Hedabidearen arabera, auzitegi horren erabakiaren ostean, ezin dakioke helegiterik aurkeztu, hortaz, ebazpena behin betikoa da.

Badaui Red Liberal Saudi izeneko blogaren sortzailea da eta, orain, Brimaneko kartzelan dago preso, Yeda hirian. Aurreko irailaren 2an ezarri zioten zigorra, hau da, 10 urteko espetxealdia eta 1.000 zigorrada.

Gainera, auzitegiak baieztatu duenez, Badauik 1.000.000 rial saudiko isuna (266.000 dolar inguru) ordaindu beharko du, foroa itxi eta ordenagailua suntsitu.

Era berean, auzitegiak galarazi egin dio Saudi Arabiatik irtetea beste hamar urtez, espetxetik atera ondoren.

Badauik lehen 50 zigorradak jaso zituen urtarrilaren 9an, baina ondorengo sesioak bertan behera utzi zituzten, nazioarteko zenbait Gobernuek eta giza eskubideen aldeko erakundek egindako presioa dela eta,  hainbat alditan aske uztea ere eskatu dute.

Blogaria Saudi Arabian jazarrita dauden ekintzaileetako bat da, agintariek etengabean aztertzen baitituzte interneten eta sare sozialetan plazaratutako iritziak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Epaiketak bideoak Sare sozialak gaur Eguneko albisteak Albisteak Zer berritasun daude Interneten? Zer gertatzen ari da Saudi Arabian?