Mundua -
Sarraskia Hego Carolinan
Charlestongo tiratzailearen argazkiak eta manifestu bat agertu dira
Web gune batean topatu dituzte eta, bertan argitaratutako lau orrialdeko testu batean, egileak AEBko banderaren kontrako "gorrotoa" adierazten du eta zenbait ekintzen "azalpenak" ematen ditu.
Agenziak | Erredakzioa
AEBko zenbait hedabidek Dylann Roof Charleston hiriko (Hego Carolina) ustezko hiltzailearen argazkiak argitaratuta dituen web gune baten izena zabaldu dute. Argazkiez gain, Roofena izan litekeen manifestu arrazista bat ere topatu dute.
Lekuaren izena 'Last Rhodesian' da (azken rhodesiarra), Rhodesia errepublikagatik, bertan gutxiengo zuri arrazistak agintea izan zuen 1980ra arte, Zinbabue herrialdean bihurtu arte, hain zuzen.
The New York Times egunkariaren arabera, ez dago argi Roofek idatzi duen agertutako manifestua. Atxilotutakoak eliza batean 9 pertsona hil ziren tiroketaren egilea izatea aitortu zuen.
Web gunean, Roof agertzen da, kamerara begira mehatxu egiten, pistola bat eskuan duela, beste irudi batean arma batekin eta bandera konfederatu batekin agertzen da. Hirugarren argazki batean, bandera estatubatuarra erretzen ikus daiteke.
Gainera, beste batean zazpi bala dituen pistola bat azaltzen da, alegia, 45 kalibreko Glock pistola. Ikertzaileen arabera, arma hori erabili zuen Roofek tiroketan.
Era berean, argitaratutako lau orrialdeko testu batean, egileak AEBko banderaren kontrako "gorrotoa" adierazten du eta zenbait ekintzen "azalpenak" ematen ditu.
Azken paragrafoetako batean, egileak dio Charleston aukeratu duela ekintzak burutzeko estatuko "hiririk historikoena delako" eta biztanleria beltz jendetsuena izan zuen herria izan zelako.