Mundua -

Wikileaksen arabera

AEBk Chirac, Sarkozy eta Hollande espiatu zituen

Hollande herrialdeko buruzagi militar nagusiekin bilduko da gaur, Wikileaksen argitaratutako informazioen ebaluazioa egiteko.

Francois Hollande Frantziako presidentea. APTN
Francois Hollande Frantziako presidentea. APTN
Amerikarrek Frantziako 3 presidente zelatatu dituzte

1:41

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBk Jacques Chirac, Nicolas Sarkozy eta François Hollande Frantziako presidenteak espiatu zituen 2006tik 2012ra, Liberation eta Mediapart egunkariek gaur publikatu dutenez, Wikileaksen hainbat agiri oinarri hartuta.

AEBko Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA) hiru estatuburuon eta horien kolaboratzaileen komunikazioak espiatu zituen, eta entzuketa horietan bildutako informazioa "Espioitza Eliseoa" izeneko hainbat txostenetan bildu zituen.

Laurent Joffrin Liberation egunkariko zuzendariak azaldu duenez, agerian geratu da AEBren espiotza "operazio handi bat" izan zela.

Testuinguru honetan, "aliatuen artean espioitza egitea onartezina da", Frantziako Gobernuaren arabera.

"Askotan, Frantzia eta AEB aliatuak dira nazioartean, demokraziaren eta askatasunaren izenean; espioitza ez da ez onargarria ez ulergarria", adierazi du Stephane Le Foll Nekazaritza ministroak, i-Tele katean.

Frantziako presidentea herrialdeko buruzagi militar nagusiekin bilduko da gaur, Liberation eta Mediapart egunkariek publikatutako informazioen ebaluazioa egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Frantzia albisteak François Hollande albisteak Espioitza Politikoa